XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) nire ustez, nahiko urtetan ibili zara libreegi eta ordua daukazu mutil on batekin serioski hasteko.

- Loturarik ez dut nahi.

- Baina holan, zoriontsua zara? Begietara begiratu zuen.

- Zer da, ama, zoriontsu izatea? Ez da inor zoriontsu.

- Ni zure aitarekin zoriontsu izan nintzan.

Berriro begiratu zuen bere ama.

Ama eta andra bezala begiratu zuen.

Bai, sinisten dut zuk eta aitak zorioneko orduak igaro zenduezela, baina autortu beharko deustazu, zoritxarrekoak ere euki zenduezela.

Hau esan nahi nuen: zorion osorik ez dagoela, zorion iraunkorrik inork ez daukala.

Bizitzan, bata bestearen atzean jatorkuz zorioneko eta zoritxarreko orduak, eta hauzia da jakitea zelan lortu lehenengoak gehiago eta luzeagoak izan daitezala.

- Eta zure bizitza honetan...
- Nire bizitza libre honetan, bietarikoak daukadaz, zorionekoak eta zoritxarrekoak.

Danok legez.

Eta zorioneko momentuak, egitan esaten deutsut, zuk uste dituzun baino gehiago dirala.

Nekane-ri hasperen batek urten eutsan.

- Urteak daukazuz egin behar duzuna jakiteko.